A29 HAUTESKUNDEAK: EHKSri zuzendutako erantzuna
Artikulua erderaz: Esteka
Joan den hilabeteotan zenbait gertakari masibo eta garrantzitsu bizi izan ditugu klase borrokari dagokionez. Noski, etxebizitza auziarekin lotutako masa-mugimendua aurkitzen dugu, zeinak bere goi-puntua jo zuen pasa den azaroak 11n, greba orokorrarekin. Hau gure klaseak izan duen ausardiaren eta indarraren erakusgarria da.
Euskal Herriko Koordinadora Sozialistak bere egunkariaren bitartez, Gedar, hainbat komunikatu argitaratu ditu mugimenduaren norabidea eta analisia plazarazteko asmoz. Bizi ari garenaren gaurkotasunari erreparatuz, hauei erantzun nahiko genizkie Antolakuntza Komunista Iraultzailetik, batetik, jomuga berdineko antolakundeen artean lerroak ixtea beharrezkoa delako, eta, bestetik, zenbait punturen inguruan gure ikuspuntua eta analisia eskaini nahiko genukeelako. Horretarako, artikulu batean hartutako aipuengandik abiatuko gara, “Komunistak hauteskundeen atarian” deiturikoa.
Hasteko, Estatu mailan eman diren gertakariak laburtu beharko genituzke: udatik bueltan, non eskuin muturrak uste zuen behingoz atmosfera erreakzionarioa eta arrazista finkatu zuela bai komunikabideetan bai kale mailan (haien ustez, noski), bat-batean, biraketa erradikala gertatu zen: Maricarmenen etxegabetzeak urteetan pilatutako haserrea espresatu zuen, eta Madrilen ez bakarrik kanpaldia, baizik eta masa-mugimendu ikaragarria sortu zen. Honi dagokionez, esan beharra dugu lehenetik horrelako mugimendu bat sortu zatekeela bagenekiela. Kapitalismoaren krisia gordin azalarazi da azken urteotan, langile klasearen bizi baldintzak kaltetuz, arlo guztietan: osasungintza, hezkuntza, lan-baldintzak eta etxebizitza, adibidez, nagusienak izanik. Zer esanik ez, noski, militarismoaren gehiagotzeari eta Gazan oraindik ere ikusten dugun genozidio basatiaz.
Hortaz, egoera objektiboa horrela egonik, non al dago benetako indar korrelazioa? Zer demostratu digute ikusi ditugun manifestazio eta grebek Espainian, baina baita Frantzian, Italian, Belgikan, Albanian, Serbian edo Brasilen ere? Gure ustez, langile klasea irmoz itzartzen ari dela. Hala da, eta segurtasunez esan dezakegu: mobilizazio guzti hauek, beste hamarkadetan gertatutakoekin alderaturik, klase kontzientzia ikaragarria dute eta ikusgarria da nola herrialdez-herrialde benetako etsaia seinalatzen dute, alegia, egoera honetara eraman gaituztenak: klase kapitalista.
Jazarpen poliziala eta bortizkeria: krisian dagoen sistema baten seinale
Kontestu honetan, halere, zenbait gertakari bortitzen ikusle izan gara, eta hala seinalatzen dute gure kideek “Komunistak hauteskundeen atarian” artikuluan:
Azken boladan langile-mugimenduaren aurkako errepresioa hazi baino ez da egin. Langile-mugimendua burgesiaren jopuntuan dago, hori egitate bat da, eta Frantziako eta Espainiako estatuak errepresioa areagotzen ari dira azkenaldian.
Eta hala da: Estatu eta aparatu burgesak bere aurpegi basatiena azalarazten ari da. Dena den, errepresio hau ez zaigu berri egiten; beraien botereari aurre egiten zaionean, klase kapitalistak ez du dudarik izango eta bortizkeriataz baliatuko da mugimendu soziala itzaltzeko. Frantziaren kasuan, ordea, honek kontrako efektua izan du: Estatuak ez zekien nola ekin herrialdearen krisi egoera delarik, eta errepresioa izan da haien erreminta bakarra, langileen eta ikasleen haserrea piztuz. Ikasleen mugimendu soila izaten hasi zena, Frantzia osoan hedatutako aldarria bihurtu da, klase-kontzientzia indarberritzera heldu arte.
Espainiako kasuan, bestalde, justiziaren hipokrisia argi geratu da berriro ere, kideek ondo adierazten duten bezala:
Pablo Haselek kartzelan jarraitzen du, Mozal Legeak bere horretan dirau, antolakunde iraultzaileen aurkako kriminalizazioa eguneroko ogia da, hainbat polizia-infiltrazio kasu egon dira, espetxeratuak greba-eskubidea defendatzeagatik, eta abar luze bat. Horiek guztiak gobernu aurrerakoiaren testuinguruan gertatu dira.
Duela gutxi, baita ere Malen eta Aratzen espetxeratzea gertatu da, salaketa ahuletaz (edo faltsuetaz esan genezake…) baliaturik. Ordea, non daude Nucleo Nacionaleko faxistak? Antolakunde neonazia desartikulatu da gordetako armamentua eta kolpe armatu bat emateko helburua jakin delarik, baina ez da egon ondorio judizial zuzen edo irmorik, hasieratik salaketa grabeak egotzi bazizkieten arren. Halaber, “Historia osoan izandako gobernu aurrerakoia”-ren pean emaniko gertaerak dira. Horrenbestez, zera salatu behar da: PSOEren gobernuak erresponsabilitate handiena du honen aurrean. Langileen aldeko erreformak aurrera eramatearen ezintasunak sustatzen du sistema osoarekiko ukapena, askotan modu distortsionatuan ematen dena, horrelako talde faxista edo neonaziek demostratzen duten bezala.
Argi izan behar dugu, beti ere, talde faxista hauek kapitalaren txakurrak direla, instituzioek elikatzen eta finantziatzen dituztenak. Honen aurrean, alderdi burgesek, bai ezker bai eskuin, politika hipokrita eramaten dute aurrera, “faxismoari aurre egiteko botoa” eskatuz. Horrela, EHKS-ko kideek dioten bezala, “dinamika interklasistak” hauspotzen dituzte, zeinak “elektoralismo burgesa baino ez du elikatzen”.
Hauteskundeak baino lehen: nora goaz?
Hauteskundeen atarian gaude eta euskal herritarren gehiengoaren artean kezka partekatua dago: etor litekeenari beldur handia dago.
Diote EHKS-koek. Hori da, hain justu, gertatzen ari dena. Krisi egoera honetan, zeinaren baitan langile eta ikasleak mobilizatu diren, klase osoaren ongizatea eta etorkizuna kolokan dago. Espainiako Estatua, inoiz izan dugun “aurrerakoiena” izan arren, ez du ez krisia saihestu, ezta erremediorik jarri ere. Komunistok badakigu, halere, krisiaren karakter globala nahi ala ez helduko zela, “Ongizate Estatuaren” erasoetan, militarismoari bideratutako aurrekontuetan, inflazioan eta langileen bizi-baldintzen gutxiestean demostraturik, kasu. Eta komunistok badakigu, bederen, honi ezin zaiola aurre egin erreformismoaren bitartez edo kapitalistei apurrak eskatzen: sistema kapitalista erailtzea da etorkizun bat izateko bide bakarra.
Kideek, ordea, honako honetan insistitzen dute:
Estatuen bilakaera autoritarioa dinamika geldiezina da egungo kapitalismoaren baitan, eta gobernu aurrerakoiak zein faxistak, biak, programa hori gauzatzen ari dira.
Jada komentatu dugu nola aparatu poliziala Estatu burgesaren tresna den. Hau da, azkenengo asteetan ikusi ari garena bai Espainian, bai Europa osoan ere, Estatua agerian geratu dela izan da. Zer da demokrazia burgesa? Kapitalaren diktadura. Eta diktadura horren kontra ekiten denean, ez dute begirunerik izango, ikusi dugun bezala.
Hortaz, nola definitu dezakegu faxismoa? Ted Grantek honela dio 1946an, Demokrazia edo Bonapartismoa Europan: Pierre Frank-i zuzendutako erantzuna-n:
Faxismoak bere berezitasunak ditu. Franco, Hitler, Mussolini eta Pilsudsky kontzepzio honen barruan daude, diferentzia handiak existitzen diren arren. Partekatzen dutena zera da: langile klasearen antolakuntza talde guztien jazarpen eta suntsipena.
Berehala ondoriozta dezakegu hori ez dela egungo egoera. Zerbait areagotzekotan, ez da faxismoa, klase borroka baizik. Ez gara klandestinitate egoeran bizi, gure jardunak, erantzun poliziala izan arren (Estatuak eta ezein alderdik hauspotzen dutena), aurrera eramateko aukera dugu. Azken urteetan, halaber, Mugimendu Sozialista izan da, hain zuzen ere, milaka pertsona mobilizatu duena bai Euskal Herrian, baita Estatu mailan ere. Gazteek alternatiba iraultzaile bat bilatzen dute, eta horrek azaltzen du gazteek Europa mailan ere izan duten paper nagusia.
Hala ere, honelako konparazioak beste hainbatetan gauzatu dituzte gure kideek. “Antifaxismoa eduki komunistaz betetzeko unea da” artikuluan jorratzen da, adibidez, Trumpek 2024an izan zuen garaipen elektorala. Beraien hitzetan:
Faxismoa munduko herrialde boteretsuenaren agintera iritsi da, beste behin ere oligarken aldeko gobernu autoritarioaren forman.
Bi urte igaro dira geroztik, Trumpek bideratutako gerra, genozidioa, arpilajea eta krisia bitarteko, eta, “Midterm” hauteskundeetan Estatu Batuetan azkenengo 50 urteetan egon den biraketa elektoral handiena sufritu du gobernu buru “faxistak”. Baina nola izan zitekeen hori posible sistema eta gobernu faxista baten menpe? Nola izango litzateke posible hauteskunde batzuk gertatzea? Eta are gehiago, nola irabaziko zukeen oposizioak, oposizioa existitzeko aukera balego Estatu faxista baten pean? Kontuz hemen: ez gabiltza esaten Alderdi Demokrata aingerutxo bat denik, baina jakin badakigu faxismo, bonapartismo edo “autokrazia” existitzekotan aldaketa erradikal honek ez lukela lekurik izango.
Gure analisia momentu hartan, oraingo gertakariak konfirmatu dutena, zera da: Estatu Batuetan (bestelako herrialdeak ere balio dute, non eskuin-muturreko alderdi demagogo arrazistak dauden) ikusitako ez zen faxismoaren gorakada izan, gehiengoak sistemarekiko zuen neke eta konfiantza ezaren espresio distorsionatua baizik, demagogo hauek ondo erabiltzeko gai izan zirenak. Trump atera zenean, Alderdi Demokrataren kudeaketa eta gobernutza ezin okerragoa gauzatu zen, eta herritarrek ez zuten aukera handirik: edo berdina bozkatu, edo guztien “ongizatea” prometitzen duen tipo bat aukeratu. Ikusi dugu nola, urteak igarota, eta Trumpek bideratutako politiken ondorioak ikusirik, prometitutakoa hautsiz, bestelako erantzuna sorrarazi duen. Kapitalaren txakur bezala, haien papera berehalaxe ikusi da, jendearen konfiantza osoa galduz.
Estatuaren indarkeriari bueltatuz, ez dugu ahaztu behar egun ditugun eskubide guztiak langile klaseak kapitalismoaren jaiotzatik borrokatutako ondorio zuzena direla, Grantek ere adierazten duen bezala:
ABC bat da jakitea eskubide demokratikoak burgesiaren kontra borrokatu izanagatik lortu zirela mendearen aldi batean: bozkatzeko eskubidea borrokatu eta indarrez lortu zen kapitalismoaren gorakadaren garaian, hau da, demokrazia burgesaren loratze garaian. Bere gailurrean ere, estatu demokratikoa ez zen inoiz idilikoa izan, beti indar polizialaz eta bortitzaz baliatu baita.
Hitz hauek, nahiz eta 1946an idatziak izan, inoiz baina egunerokotasun handiagoa dute. Langile klaseak badaki ze prezio ordaindu behar izan duen aurrera eraman den borroka bakoitzeko, baita, garai batzuetan ahaztuta duela badirudien arren, zein den bere boterea. Langileak erabakitzen badute, ez da gurpilik mugitzen, argirik pizten, ezta ordenagailurik martxan jartzen ere.
Zein da komuniston posizioa?
Ukaezina da langileriaren eta gazteen artean larritasun handia dagoela, eta ez da harritzekoa. Askok, hauteskunde hauetan, alderdi ezkertietara joko dute: batzuk alderdi subiranistengatik apustu egingo dute (ERC, EH Bildu), beste batzuk PODEMOS edo Frente Amplio bezalakoetara, edota, askori pisatzen zaien arren, PSOE hainbatek aukeratuko dute. Erabaki zintzo hau ulertzen dugu, jakin badakigulako zer eskaintzen dion eskuin-muturrak langileari: Ongizate Estatuaren kontrako erasoak, pentsioak murriztea, laneko-bajen mozketa, politika pro-kapitalista zuzena, arka publikoaren ustiaketa, etab.
Honen harira, hau diote EHKSkoek:
[…]horregatik diogu sozialdemokraziak ateak irekitzen dizkiola faxismoari.[…] Erreformismoarengan gehiegizko konfidantza izateak puntu honetara ekarri gaitu: Faxismoa agintera iristear dago Espainiako Estatuan.
Ukaezina da Sánchezek bideratutako politika urriak permititu diola eskuin-muturreko alderdiei, PP eta Vox-eri, bere agenda erreakzionarioa errazago finkatzea. Diskurtso hauek harrera hobea dute amorratuta dauden pertsonengan, nahiz eta langileen interesak ez defenditu. Halere, faxismoa ez dago ate-joka.
Espainian zein Europa osoan bizi izandako mugimenduek, partikularitate bat izatekotan, antikapitalismoa da. Diskurtso erreakzionarioek ezin dute bere lekua aurkitu langileen gehiengoaren baitan. Funtsean, ideia hauek natura “burges txiki”-koak dira, soilik erdi-maila edo langile klasearen geruza atzeratuak apelatu ditzaketenak. Adibide konkretuak jarri ditzagun: ez da egon espainiolismo, frankismo edo erreakzionarimo usain duen mobilizazio edo kontzentraziorik pasa den azaroak 11rekin alderatu daitekeenik, nahiz eta mugimendua indarra galduz joan den, sindikatuen gidaritza ia inexistentea izan den edo baldintza meteorologikoak gogorrak izan diren.
Jakin badakigu erreformistek ez dutela inolako erreforma sendo, sakon eta permamente bermatu langile klasearentzat. Jakin badakigu ez dutela irmotasunez defenditzen langile klasearen interesak kapitalaren aurrean. Jakin badakigu guztiz inpotenteak direla krisi globalari aurre egiteko. Jakin badakigu izan duten politika lotsatia eta koldarra izan dela, eta egin ahal zituztenak ez dituztela egin. Baina, jakin badakigu, baita ere, langile klaseak eta gazteriak ez duela beste aukerarik. Bozkatzea da, oraingoz, gure klaseak duen hautu politiko demokratiko bakarra, eta honi eutsi behar zaio.
Gure klasearen ausardia izan da, preseski, behartu diena bere diskurtsoa “erradikalizatzea”, desjabetzeaz hitz egitera, putre-funtsak eta bankuak seinalatzera, eta bai, horretaz kontzientea da gure klasea. Alderdien buruek eta aurpegiek ez dute lortu, inolaz ere, aste hauetan milaka eta milaka pertsonen ausardiaren erakusgarria izatea. Hori da muina: alternatiba iraultzaile bat behar da, gure klasearen altuerara heltzen dena.
Mugitzeko momentua da, eta eskubide politikoen aldeko fronte propio bat osatzekoa. Langile-mugimenduko eragileek osatua, izan herri-mugimendukoak, sindikalak edo antolakunde iraultzaileak.
Hala diote Mugimendu Sozialistasko kideek. Guztiz zuzen diote: alternatiba iraultzaile hau existitzen ez den heinean, zeinak langile klasearen gehiengoak batzen duen, PP-Vox bezalako alderdiek bideratuko dituzten erasoei aurre egin behar zaie. Fronte Bakarra da, halako kasuetan, herri mugimendu eta langileek duten erreminta fidagarriena. Langile klasearen antolakundeok, independentzia politikoa gordez, batera jo beharko dugu momentua ailegatzen denean. Kaleetan borroka biziko da. Klase borroka.
Puedes enviarnos tus comentarios y opiniones sobre este u otro artículo a: contacto@comunistasrevolucionarios.org
Para conocer más de la OCR, entra en este enlace
Si puedes hacer una donación para ayudarnos a mantener nuestra actividad pulsa aquí









