GKS eta Etxebizitza Sindikatuarekin elkartasuna: errepresio polizialari ez! Txosnetako beto politikoari ez!
Atzo arratsaldean, poliziak Gasteizko GKS eta Etxebizitza Sindikatuko kideak gogor erreprimitu zituen, kide ugari zaurituz, 4 lagun atxilotuz eta prestatua zuten egitaraua bertan behera utziz. Aipatutako antolakuntzak hainbat urtetan hiriko jaietako txosnetan jasaten ari diren beto politikoa salatzeko eta irtenbide bat eskatzeko kanpaldi bat antolatzen ari ziren. Hau da, protesta eskubidea urratuz, poliziak 11 pertsona identifikatu, plaza inguratu eta era bortitzean kargatu zuen militanteen eta bertan zeuden ikusleen aurka. Hau onartezina da!
📹 Ertzaintzaren kargak Gasteizen.
Txosnagunean parte hartzeko eskubidearen alde, Andre Mari Zuriaren Plazan kanpaldi bat egiten ari dira @GKS_Gasteiz eta Etxebizitza Sindikatu Sozialista.
Interbenitzen hasi da Ertzaintza, eta hainbat karga izan dira jada. pic.twitter.com/Nbik8GyhTk
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) July 23, 2025
Protestarako eskubidea defendatu
Komunikabideek diotena gorabehera, ukaezina da Ertzaintzak eta Udaltzaingoak erabilitako neurrigabeko indarkeria, bertan zeuden pertsonek bizi zutena eta hainbat bideotan ikusten dena jakinda. Beste hainbat errepresio kasuetan ikusi dugun bezala, edozein aitzakiaren bila dabiltza langile mugimendua kolpatzeko eta indarkeria justifikatzeko. Segurtasunaren izenean, haiek dira protesta baketsuak erasotzen dituztenak hain zuzen. Poliziak klase dominantearen interesak defendatuko baditu, langile klasea ere bere interesen alde borrokatzeko antolatu behar da.
Argi dago Mugimendu Sozialistako kideek, programa komunista eta internazionalista irmo baten alde borrokan dabiltzanek, Euskal Herriko eta Espainiako burgesia kezkatzen dituela. Mugimendu honen aurkako errepresioa gogortzeko ez dute zalantzarik egiten. Errepresioaren gorakada honek gazte eta langileak beldurtu nahi baditu ere, kasu bakoitzean aurrean edukiko gaituzte! Antolakuntza Komunista Iraultzailetik dei egiten dugu gaurko kontzentrazioan parte hartzera!
View this post on Instagram
Txosnak denontzat
Ezin dugu ahaztu arazoa ez dela atzo jasandako errepresio poliziala soilik, baizik eta azken urteetan antolakundeek jasandako errepresio politiko sistematikoa. Ulertezina da Ezker Abertzaleak Mugimendu Sozialistak txosnetan parte hartzeko eskubidea urtero urratzea, ez bada beto politiko gisa ulertzen. Kideen aldetik konponbide bat bilatzeko prestutasuna erakutsi arren (eta beste hainbat kolektiboren babesa izan arren), saiakera guztiak baztertu dituzte. Beraz, aurtengo promesak, azken finean, promesa hutsak besterik ez dira izan.
Bada garaia egiazko irtenbide bat adosteko, bai Gasteizen, bai Bilbon, bai edonon. Jai herrikoiak eta txosnak defendatzea ezinbestekoa da, baina borrokan dabiltzan eragile politiko eta sozialei lekua eginez, oztopoak kenduz eta gatazkak konpontzeko baliabideak jarriz. Mesfidantza eta difamazio taktiken ordez, argumentuak behar ditugu. Mugimendu Sozialista, beste eragile asko bezala, elkarlanean dabil hainbat txokotan. Guk argi dugu: ez dago kide hauek kanporatzeko arrazoirik.
Irtenbidea orain!
Beto politikorik ez! Txosnak denontzat!
Errepresio polizialaren aurka, elkartasun osoa!
Argazkia: Gedar, CC BY SA lizentzia
Puedes enviarnos tus comentarios y opiniones sobre este u otro artículo a: contacto@comunistasrevolucionarios.org
Para conocer más de la OCR, entra en este enlace
Si puedes hacer una donación para ayudarnos a mantener nuestra actividad pulsa aquí