M1 – Milaka gazte mobilizatu dira Mugimendu Sozialistarekin!
Maiatzaren 1ean, Langileon Nazioarteko Egunean, milaka gazte kalera atera dira eta Mugimendu Sozialistak Madrilen (CJS), Bartzelonan eta Valentzian (OJS), Iruñean (EHKS) eta Santiagon (CMS) antolatutako mobilizazioetan parte hartu dute. Manifestazio hauek gazteria iraultzaileak gerra inperialistaren eta basakeria kapitalistaren aurka duen indarraren erakustaldi handia izan dira.
Antolakuntza Komunista Iraultzailetik (AKI), Mugimendu Sozialistako lankideak zoriontzen ditugu deialdiak zabaltzeko eta antolatzeko egindako lan militante bikainagatik. Gauza bat argi geratu da: sistema kapitalistaren krisi sakonak, gerra inperialistek eta erreformismoaren porrotak milaka gazte eta langile bultzatzen ari ditu alternatiba iraultzaile bat bilatzera. Ezkerreko sektore batzuen artean faxismoaren gorakadari buruz dagoen histeria-giroaren aurka, langile klasea sistema kapitalistaren aurka mugitzen hasi da, miseria eta basakeria guztien sustraia baita. Militanteek adierazi duten bezala: «Gazteek eskuin muturrari bakarrik begiratzen diotela dioen kontakizun interesatuaren aurrean, gaur kaleek argi hitz egin dute: bandera gorriari hautsak kentzen ari den gazteria bat dago» (Diario Socialista).
🚩 Avui 4.000 joves hem omplert els carrers de Barcelona en contra de la guerra imperialista i l’auge del feixisme.
La joventut treballadora ens comprometem a estar a primera línia!
Construïm l’alternativa revolucionària. #1M pic.twitter.com/EFeiV6g7BZ
— Organització Juvenil Socialista de Catalunya (@OJS_CAT) May 1, 2026
Testuinguru horretan, CJSko kideek zuzen adierazi dutenez, «komunismoa nazioarteko indar bihurtzeko premia azpimarratu behar dugu». NATOri eta munduko inperialismoari aurre egiteko, langile klasearen antolakuntza iraultzaile internazional bat eraiki behar dugu. Gizateriaren krisia proletarioen zuzendaritzaren krisi historikoa da. Zuzendaritza hori eraikitzea da iraultzaile ororen zeregin garrantzitsuena. Internazional Komunista Iraultzailearen parte den AKI-OCRtik ere zeregin horretan tematuta gaude.
🚩 Gerra inperialistaren aurkako aldarri ozena eraman dugu Iruñeko kaleetara, Langileen Nazioarteko Egunean.
NATO desegin, sionismoa suntsitu! pic.twitter.com/RyxnTQiMNx
— Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (@EHKSozialista) May 1, 2026
Bihar dezagun Maiatzaren Lehena komunista berriro! Inperialismoaren eta gerraren aurkako eta internazionalismo proletarioaren aldeko programa argia duen Maiatzaren Lehena. Rosa Luxemburgoren hitzetan:
«Maiatzaren 1ean zortzi orduko lanaldia ezarri behar zen. Baina helburu hori lortu ondoren ere, maiatzaren 1ean ez zen bertan behera utzi. Langileek burgesiaren eta klase menderatzailearen aurkako borrokarekin jarraitzen duten bitartean, eskakizun guztiak betetzen ez diren bitartean, maiatzaren 1a izango da erreklamazio horien urteko adierazpena. Eta egun hobeak iristen direnean, munduko langileriak bere helburua lortzen duenean, litekeena da gizateria osoak ere maiatzaren 1a ospatzea, iraganeko borroka mingotsak eta sufrimenduak ohoratuz».
Gora langileon borroka!
Iraultza sozialista internazionalaren alde!
Puedes enviarnos tus comentarios y opiniones sobre este u otro artículo a: contacto@comunistasrevolucionarios.org
Para conocer más de la OCR, entra en este enlace
Si puedes hacer una donación para ayudarnos a mantener nuestra actividad pulsa aquí










