Mugimendu Sozialistaren aurkako beto politikoari ez! Txosnetan parte hartzeko eskubidearen alde!

Euskal Herriko jai herrikoien baitan, txosnak festa-etxola hutsak baino askoz gehiago izan dira historikoki; gazteen zein langileen antolakuntzaren erdigunean egon dira beti, eta gizarteko kolektibo ezberdinak euren jaien antolakuntzaren ikuspegi alternatibo bat kudeatzeko izan duten gune bakarra izan da, udal eta gobernu erreformisten proposamenen aurrean. Hala ere, gazteriarentzat eta langileriarentzat izan beharko litzatekeen askatasun eta adierazpen espazio hau, bere adierazpen desberdinetan, seigarren urtez Gasteizen eta hirugarren urtez Bilbon, Mugimendu Sozialistaren (MS) aurkako bazterketa eta beto politikoaren agertoki bihurtu dira.

Antolakuntza Komunista Iraultzailetik beto hauen aurka kokatzen gara. Administrazio- eta antolaketa-eztabaida soilak ez direla salatzen dugu, baizik eta komunistatzat identifikatzen den gazteriaren geruza iraultzaile garrantzitsu bat biltzen duen erakunde bat isolatzeko nahita martxan jarritako tresna. Gaur egun, Euskal Herrian, ustez ezkertiarrak diren erakundeak herri-espazioak hartu dituzte eta hauetan nor onartzen eta nor kanporatzen denaren erabakia bereganatu dute. Kapitalismoaren krisiak (etxebizitzaren krisian, gatazka inperialistetan eta langile klasearen pobretzean adierazten dena, besteak beste), ordea, egungo sistemari uko egiten dion eta iraultzaren eta komunismoaren bandera berreskuratu duen gazteria antolatzera eraman du. Gazteen alderdi gero eta hedatuago honek, egungo sistemak gizartea eraldatzeko dituen bide erreformistak errefusatu eta bide iraultzaileetara jotzen ari dira. Guk, komunista den eta iraultzaren alde borrokatu nahi duen gazte eta langile guztiak gonbidatzen ditugu gure antolakuntzara!

Boto-eskubidea arma politiko gisa komunismoaren aurka

Gasteizen, Txosna Batzordeak seigarren urtez berretsi du Gazte Koordinadora Sozialistaren (GKS) eta Etxebizitzaren Sindikatu Sozialistaren sarrera debekatzeko erabakia. Bilbon, Luberri konpartsaren (GKS-rekin lotua) aurkako esklusio mekanismoa berdinki sektarioa izan da.

Egunerarte, ez da inolako azalpen edo komunikatu publikorik egon txosna-batzordeen aldetik esklusio hau justifikatzeko. Aurreko urteetan azalpen ez oso formalak eman ziren, elkarbizitza onaren eta protokolo komunen falta argudiatuz, baina inolako froga zehatzik gabe.

Are gehiago, sarrerarako arauak ere aldatu dituzte: talde berriak sartu ahal izateko botoen %75 alde izatea eskatzen duen estatutu berri bat ezarri dute, “de facto” beto-eskubidea emanez ezker-abertzaleak kontrolatutako gutxiengo bati. Blindatze burokratiko honen helburua sistema kapitalistarekin eta erreformismo sozialdemokrata eta nazionalistarekin hautsi duten milaka gazteek Aste Nagusian eta Andre Mari Zuriaren Jaietan beren espazio propioa izatea eragoztea dela argi ikusten da. Mugimendu Sozialistaren parte-hartzea babesten dugu, gainerako erakunde eta elkarteena bezalaxe.

Errepresioa eta kultur babesa

Beto politiko hau ez dator bakarrik. Iaz, Gasteizen, Mugimendu Sozialistaren protesta-kanpalekua utzarazteko errepresio poliziala nola erabili zen ikusi genuen, Ertzaintzaren aldetik atxiloketak eta zaurituak eraginez. Ohikoa den bezala, erakunde erreformistek «jaialdi herrikoiak» aipatzen dituzten bitartean, klase-antolakuntza independentearen eskubidea aldarrikatzen dutenak kolpatzeko agintzen diote beren zerbitzura dagoen poliziari.

Itotze saiakera honen aurrean, kultura munduko 450 artista eta pertsonaia baino gehiagok, Fermin Muguruza, Itziar Ituño, Evaristo eta Joseba Sarrionandia bezalako figurak barne, «Bada Garaia» ekimenaren manifestua sinatu dute, betoen amaiera eskatuz. Artista hauek, hainbesteko oinarri sozial eta militantea duen mugimendu baten esklusioak ez duela zentzurik salatzen dute, pluralak eta herrikoiak izan nahi duten jai batzuetan.

Komunistak izanda, badakigu burgesiak eta bere ordezkari erreformistek beti ikusiko dutela mehatxu gisa mundua bide iraultzaileen bidez eraldatu nahi duen gizarte-geruza bat biltzen duen edozein antolakuntza. Ezker-abertzaleak bide iraultzaile horiek bertan behera utzi ditu aspaldi, eta gaur errepresore gisa jarduten du jai-guneetan: kapitalismoak gaur egun gure klaseari, langile klaseari, degradazioa besterik ez diola eskaintzen adierazten duten antolakuntzak baztertu nahi ditu.

Txosnak guztiontzat! Gazteria komunista baten alde!

MS-ren sorrerak ezker-abertzalearen gazteriaren barnean apurketa argia ekarri zuen. Nazionalismoak eta erreformismoak ez zioten azalpenik eman ahal izan kapitalismoaren etengabeko krisia baino bizi ez duen gazte-geruza berri bati; eta hauek, Euskal Herria sozialista eraikitzeak ideia marxistak eta iraultza internazionala behar dituela ulertu dute.

Ezker-abertzalearen zuzendaritzak paper erreakzionarioa jokatzen du, Euskal Herriko gazteriaren kontrola galtzeko beldurrez, eta esklusio eta isolamendu politikorako metodoak erabiltzen ditu bere hegemonia zalantzan jartzen duen edozein antolakuntzaren aurka. Antolakunde askok txosnetan bildutako dirua behar dutela jakinda, beto hauek erabiltzen dituzte bestelako antolakunde hauek ito eta beren garapena mugatzeko, halabeharrez ahulduz.

Beraz, AKI-tik, iazko udan bezala, GKS, Etxebizitza Sindikatua eta Mugimendu Sozialistarekiko gure elkartasuna berresten dugu. Beren eskubidea defendatzen dugu herriak urteetako borrokarekin eraiki eta mantendu dituen jai-espazioetan berdintasunez parte hartzeko.

Txosna kopuruari edo boto kopuruari buruzko gai administratiboetan zentratu beharrean, funtsezko gaian sakondu behar dugu. Jai herrikoietan maskaratzen diren metodoek edozein aldarrikapen politikotan bizitzen diren errepresio-metodo berak adierazten dituzte.

Gaur Mugimendu Sozialistari egiten zaion beto politikoa, bihar gaztetxeen, unibertsitateen, ikastetxeen, batzarren eta manifestazioen beto berbera bihurtu daiteke. Ez da txosnen inguruko eztabaida soil bat, ezker-abertzalearen zuzendaritzaren lastarekin hausten duen edozein abangoardiaren aurkako erasoa baizik, zuzendaritza horrek ez baitu Euskal Herria ezertxo ere eraldatu klase langilearen eta gazteriaren beharretara, eta aldiz, erreformismo eta nazionalismo burgesaren okerrenari saldu zaio.

Beto politiko hau aurrekari arriskutsua da, hau sendotuz gero, ezinbestean erabiliko baita jarrera iraultzaile eta internazionalista bat mantentzen duen edozein antolakunderen aurka, burgesiaren eta bere erakundeen aurrean.

Metodo sektario hauen aurka dagoen edozein gazte komunismoaren ilaretara batzera animatzen dugu, gure ilaretan, Internazional Komunista Iraultzailea eraikitzeko.

Esklusiorik gabeko jai herrikoiak! Gora langile klasearen antolakunde independentea!

Foto: Diario Socialista

Puedes enviarnos tus comentarios y opiniones sobre este u otro artículo a: contacto@comunistasrevolucionarios.org

Para conocer más de la OCR, entra en este enlace

Si puedes hacer una donación para ayudarnos a mantener nuestra actividad pulsa aquí

Organización Comunista Revolucionaria
Privacidad

Este sitio web utiliza cookies para que podamos brindarle la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en su navegador y realiza funciones como reconocerlo cuando regresa a nuestro sitio web y ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones del sitio web le resultan más interesantes y útiles.